Eskuragarri dauden ikastaroak

Jolasa haurraren garapenean duen garrantziaz jabetzea. Haur Hezkuntzan jolas libreari tokia ematea eta haurren beharrei erantzunaz, zein nolako eskuhartzea eskaini beharko genukeen adostea, pentsatzea edota hausnartzeko bideak zabaltzea.


YouTube kanala sortu eta kudeatu:

  • Kanala sortzeko helburuen arabera ditugun aukerak aztertuko dira eta ondoren kanala sortzerakoan azalduko zaizkigun baliabideak eta baldintzak ikusiko ditugu.
  • Kanala pertsonalizatuko dugu: Profileko argazkia eta iragarki-banda erabakitzeko gomendioak jasoko dira.

Bideoak egin :

  • Bideoak grabatzeko hiru aukerak ikusiko ditugu: arbelean grabatzeko  zailtasunak gainditzeko bidea azalduko da eta bestetik instrumentuen erabilera aurkezteko (konpasa, kalkulagailua, mapak …) nola grabatu daitekeen ikusiko dugu.
  • Pantaila ikusten dena grabatu nahi dugunean OBS softwara erabiliz nola egiten den ikasiko dugu.

Bideoak nola editatzen diren ikusiko dugu.


Bideoak YouTubera igo:

  • Bideoek aurkezpen egokia izateko irudi txikiak editatuko ditugu.
  • Bideoak kudeatzeko ditugun bideak erabiliko ditugu. Batetik bideoak igo ondoren ikusgaitasuna hautatzeko irizpideak baloratuko ditugu: guk bakarrik erabili nahi dugunean modu pribatuan utzi, ikasle edo irakasle konkretu batzuekin partekatzeko ikusgaitza bezala jarri edo edonork ikus ahal izateko eran argitaratu.

Bideoen erabilera:   

  • Aurrez bideoak ikusiz gelan edo etxean lan pertsonala nola egin daitekeen ikusiko da (Flipped classroom).
  • Ikasleek autoebaluazioa egiteko aukerak aztertuko dira.
  • Erronken, labirintoen, proiektuen eta olinpiaden jarduerei sarrera eta bitartekari lanak nola egin daitezkeen aztertuko da.
  • Ikasleen artean arrakasta duten bideoen ezaugarriak ikusiko ditugu.
  • Gelan erabil daitezkeen bideoen abantailak eta mugak zehaztuko ditugu.


Ikastaro honen helburua, denon artean jolasaren inguruan hausnarketa bat egitea izango da. Hezkuntzako profesionalaz garen arren, denok dugu gure haurra, eta gai honen inguruan denok izango dugu zer aportatu.